Berria egunkaritik ateratako notizia eta argazkia
Gorka Erostarbek landutako informazioa.
Lehen ere omendu zituzten biak elkarrekin; 1992ko urtarrilaren 19an izan zen, eta Donostiako Viktoria Eugenia antzokian egin zieten omenaldia, Bertsolari Eguna ospatzearekin batera. Orduko hartan, Mariano Izeta idazle nafarra ere izan zuten omenaldi kide. Bizi ziren hirurak artean. Teodoro Hernandorena 1994an zendu zen, eta iazko maiatzean, berriz, Emile Larre. Aurten, ia mende laurden geroago, Urepeleko (Nafarroa Beherea) Xalbado Egunetan omenduko dituzte biak, «bertsolaritza eta euskal kulturaren alde hainbat lan egin baitzuten», Itxaro Bethart Deiadarra elkarteko kideak atzo Donostian egindako aurkezpenean azaldu zuenez.
Urriaren 22an eta 23an ospatuko dituzte aurtengo Xalbador Egunak, Urepeleko bertsolaria hil zela 40 urte bete direla; eta egitarau oparoa atondu dute. Lehen egunean, Aldudeko (Nafarroa Beherea) antzerki taldearen emanaldia izango dute Urepelo eskolan (18:30), eta iluntzean, 21:00etan, Kepa Junkerak eta Sorginak taldeak kontzertua emango dute Urepeleko plazan. Maletak lan berria aurkeztuko dute, Ipar Euskal Herrian estreinakoz. Igande goizean, urtero bezala, Xalbadorren ibilaldia egingo dute etxolara, eta eguerdia baino lehen Joxe Mari Iriondok bi omenduei buruzko hitzaldia emango du Urepeleko plazan. Iriondok gertutik ezagutu ahal izan zituen biak ala biak, eta biei buruzko biografiak idatzi zituen Bidegileak bildumarako. Herri bazkariaren ondotik, bertso saioa izango da Amets Arzallus, Xebastian Lizaso, Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe eta Jose Luis Gorrotxategi bertsolariekin. Trikitilarien saioarekin emango diote amaia festari.
Deiadarra elkartea 2004ko urriaren 1ean sortu zuten Xalbadorren Eguna urte oroz antolatzeko asmoz. Elkartearen helburuak egun ere berdina izaten jarraitzen du, Bethartek adierazi duenez: «Gure nortasuna eta Xalbadorrek utzi zigun mezua bizirik atxikitzea nahi dugu Euskal Herri osoan». Xalbadorren Ama Euskal Herria (Odolaren Mintzoa) bertsoetatik hartu zuen izena elkarteak.
Beste edizo baterako egin zuten bideoa:
Hemendik beherakoa Diario Vasco-tik ateratako notizia eta argazkiak dira.
Euskaltzaindiak jakinarazi duenez, 2004tik egin izan duten bezala, Deiadarra taldekoek ekitaldiz jositako asteburua prestatu dute Fernando Aire Etxart 'Xalbador' (Nafarroa Beherea, 1920-1976) bertsolaria eta artzaina omentzeko. Gainera, Xalbador Egunaren xedea ez da aldatu ordutik. «Gure nortasuna eta Xalbadorrek utzi zaukun mezua bizirik atxikitzea nahi dugu Euskal Herri osoan», gogoratu dute Deiadarreko kideek.
Aurtengo egitaraua zabala eta anitza da. Urriaren 22rako Aldudeko antzerki taldearen emanaldia iragarri dute, Urepeleko eskolan bertan eta 18.30etik aurrera. Ostean, Kepa Junkera eta Sorginak taldearen kontzertua izango da.
Urriaren 23an goiz hasiko dira ekitaldiak, Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia egingo dela, etxola bera eta Urepel ezagutzeko. Goizeko 10.30ean meza nagusia izango da, eta, ostean (11.15ean), Emile Larre eta Teodoro Hernandorenaren profilak aletuko ditu Joxe Mari Iriondo kazetari eta euskaltzain ohorezkoak jendaurrean.
Eguerdi parterako Bilboko Salbatzaile dantza taldearen saioa iragarri dute eta gero herri kirolen txanda helduko da (sokatira, sega, orga altxatzea eta lasto altxatzea, hain zuzen); 14.00etan, eta urtero legez, bazkari alaitua izango da, eta ondoren, haurren txokoa eta bertsolariak (Amets Arzallus, Xebastian Lizaso, Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe eta Jose Luis Gorrotxategi). Arratsalde partean, trikitilarien jardunarekin agurtuko dute egun seinalatua.
Hemendik beherakoa Diario Vasco-tik ateratako notizia eta argazkiak dira.
Urriaren 22 eta 23an ekitaldiz jositako asteburua prestatu dute Urepeleko bertsolaria eta artzaina omentzeko
Xalbador Eguna urriaren 22 eta 23an ospatuko da aurten, eta, Urepeleko bertsolariaz gain, Emile Larre euskaltzaina eta Teodoro Hernandorena politikari eta kulturgilea izango ditu gogoan, batik bat, euskaltzale biek «bertsolaritza eta euskal kulturaren alde eginiko lanagatik».Euskaltzaindiak jakinarazi duenez, 2004tik egin izan duten bezala, Deiadarra taldekoek ekitaldiz jositako asteburua prestatu dute Fernando Aire Etxart 'Xalbador' (Nafarroa Beherea, 1920-1976) bertsolaria eta artzaina omentzeko. Gainera, Xalbador Egunaren xedea ez da aldatu ordutik. «Gure nortasuna eta Xalbadorrek utzi zaukun mezua bizirik atxikitzea nahi dugu Euskal Herri osoan», gogoratu dute Deiadarreko kideek.