DONIBANE GARAZI. Ikurrinari gorazarre eginen dio EAJk igandean Donibane Garazin. Goizean, ibilaldia eginen dute geltokitik herriko etxera eta han aurreskua dantzatuko dute; eguerdian, bazkaria antolatu dute merkatu estalian, eta arratsaldean, EGIko gazteek prestatutako jokoan izanen dira. Egun osoa «ikurrinaren bateratze izpirituan» iraganen dela adierazi dute.
Uztailaren 17an Donibane Garaziko merkatu estalian
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina