2016(e)ko ekainaren 22(a), asteazkena

Euskal Diasporaren inguruko clusterra Hondarribian bildu da


 
Bileran izandako batzuk

Espainiako erregea Gipuzkoara etorri zen egun berean izan zen. Geroak esango du gertaera biotatik zeinek izanen duen garrantzi gehiago. 
Hona hemen bildu zirenak.
Koldo Sansebastian, ikerlaria, kazetaria, euskal diasporan aditua.
Laura Igantzi, Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko arduraduna.
Miren… Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko ikusentzunezkoen arduraduna.
Maialen Zanponi, Iparraldeko Eusko Ikaskuntza, Eusko Diasporako kudeatzaila.
Asier Barandiaran, euskal diasporan ikerlaria eta Eusko Ikaskuntzako lehendakariordea Nafarroan.
Gonbidatuak:
Asier Vallejo, Eusko Jaurlaritza.
Mikel Etxegarai, Nafarroako Gobernua, Ana Olloren sailekoa.

Hondarribiko Udaleko areto batean bildu ginen.
Badira bi urte baino gehiago Cluster hau martxan jarri zela, euskal diasporaren inguruko zenbait alderdi ikertu, aztertu eta berauen berri eta dibulgazioa emateko. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina